XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UNESCO'REN OGEIGARREN URTEBURUA

Azaro onen lenengo egunetan bete zaizkigu UNESCO'ren ogei urteak.

Mutildu zaigu munduko Jakintza ta Berri-ematearen alde sortu zan Giza-Elkarte au.

Ezta bakarra izan munduko pakearen alde lan egiten.

Onekin batera arduratu dira pake bidean F.A.O.ta O.N.U.

Iru Elkarte auek, bakoitzak bere aldetik urratu du pakearen bidea.

F A.O.'k, Nekazaritza ta Sorkintzaren teknikak landu ditu.

ONU'k politika ta Eskubide aldetik lan egin du gizonen alkar-aditze arazoetan UNESCO'k, bere aldetik mundu guzian zabaldu nai izan du Jakintza, Irakaskintza ta Berri-ematearen laguntza.

Iru Elkarguntza auek aritu dira egiñalean bakoitza bere saillean.

Egia esateko, eztira akats gabeak.

Gizonen kontu guzlak bezeia badituzte ajeren batzuek eta maiz sortu dira akats eta aje olen kontrako esanak.

Baiña egia da ere, askotan, iru Elkarguntza oien alderdi onak ixildu ta akatsak argitara ateratzen bakarrik iardun izan gerala.

Orregatik askoren artean alako gezurrezko irispide bat jabetu da iru Elkarteok bear baiño berago jetxiaz gizonen buruetan.

F.A.O.'ri dagokion aldetik, azkenengo Aita Santuak sarri goratu dute Elkarte onen lana Oraintxe asko eztala, Elkarte onen Etxe Nagusia Erroma'n arkitzen dalarik, Paulo Vl'garrenak eroso asko esan zuan F:A.O.'ri buruz: Pakea, gaur AZIERA itzez adierazten da.

Azkenengo iru Aita Santuk, goratu izan dute ONU.

Batez ere, Juan XXIIII-garrenak bere Eliz-Gutun.

Mater et Magistra ta Pacem in terris en bere oniritzia eman zuan garbi Elkarte orren alde.

Gogoan izatekoa da ere, NAZIO ELKARTUEN Etxean, alde guzietako ordezkariak aurrean zirala, New York'en bertan egin zuan itzaldia.

Oiek orreia dirala, kontuan artzekoak dira ere, Elizak eta UNESCO'k alkarrekin dituzten artu-emanak.

1952'garren urtea ezkero, Aita Santuak bere ordezkaria du UNESCO'n.

Lenengo ordezkaria, Monseñor Roncalli, geroago Juan XXIII'garrena izango zana, izan zan, ain zuzen ere.

Elkarte onen Etxe Nagusia Paris'en daukagu, oraintsu argitaldu berri degu liburu bat gai onekin: Katolikoak eta UNESCO.

Ezta ortan gelditu alkarren arteko artu-emana, Urte ontako Apiril erdi aldean, Paris'en bertan, UNESCO'ren Etxean, Aita Santuaren ordezkari zan monseñor Benelli'k eraginda, Billera aundi bat eratu zan, UNESCO TA ELIZ-BATZARRA izpide artuaz.

Billera orretan Eliza ta Unesco nola ari diran gizonen alde lanean, aztertu zan.

An zan UNESCO'ren Zuzendari Nagusi doktor René Maheu jauna; an, Suenens Kardenala eta Erlijio askotako gizonik entzutetsuenak.

Benelli'k ederki esan zuan: UNESCO, munduko Eralguntza Nagusiaren eta ELIZ-BATZARREN arteko lotura ta alkar-jotzea nabarmen agiri dira.

Biak alkartu dira gizonaren aldeko pakearen alde; munduko jakintza ezberdiñetako gizonen elkar-bidean, eta gizon bakoitzaren eta gizandiaren etorkizunaren alde.

Biak, alkarren leian aritu dira, Gizadi egongaitz eta kezkati onen AZIERA aurrera eramaten.

Ezta gutxi gizonok ontaraiñoko bidea urratu al izana.

Aurrerago ta alkartuago joan bearko dute gizonaren alde onak jaso nai dituzten munduko Elkarguntza auek.